Eskailera, gaur egun, etxearen estetikak ardatz duen funtsezko elementuetako bat da, egontoki bakoitzari ukitu berezia ematen baitio. Hautatzen den material eta modeloa zernahi delarik ere, eskailera eta baranda beti izango dira zure etxearen parte, bere izaera, bere aiurria emanez, bere nortasuna, azken batean.

Era guztietako eskailera eta barandak fabrikatzen eta instalatzen ditugu, modelo aukera zabala eskainiz, bezero bakoitzaren gustura etxea jartzeko. Egokitu egiten gara gure bezeroen ideia, eskaera eta proposamen berrietara.

Gure bezeroen eskura jartzen ditugu material eta akabera posible guztiak, eta irudika daitezkeen aukera guztiak eskaintzen, haien gustu eta beharretara egokitzeko.

ION Leihoak-en, argibidea eta aholkua emango dizugu, eta zure beharretara ondoen egokitzen den aukera aurkeztuko dizugu, bai materialetan, bai akaberatan, bai salneurrian.

Gure eskailera bakoitza pieza bakarra da, azken teknologiak eskulanarekin lotzetik datorrena.