Puertas y Ventanas Ion 1994an fundatutako enpresa dugu eta taldea langile oso kualifikatuz eratuta dago, dedikazio osoarekin, eta helburu nagusia bezeroak guztiz gogobetetzea du.

Puertas y Ventanas Ion hiru lan-lerroz eratua dago eta zerbitzu tekniko bat du era guztietako konponketak egiteko:

  • Arotzeria metalikoa, aluminiozko, PVCzko, bietariko eta zurezko leihoak fabrikatu eta instalatzeko, baita galdara-armairuak, era guztietako itxiturak, aluminiozko barandak ere…
    .
  • Zurezko arotzeria: zoruak, ateak, zokaloak, armairu sartuak, eskailerak, barandak, bainu eta dutxen bereizketa taula fenolikoekin, eta, arotzeriako edozein lan.
    .
  • Isolamendu adimentsuak: Espezialistak gara etxebizitzen isolamendu termiko eta akustikoan, zelulosa jarrita, artile minerala edo kortxo naturala jarrita. Etxebizitzaren kanpoaldetik edo barnealdetik, hain zuzen.